EGIN irratia

AZALPEN LABURRA

1995-1998 urte artean Egin irratian lan egiteko aukera izan nuen (Garzon epailearen aginduz polizi espainiarrak itxi zuen arte). Sound System izeneko musika saioa eginez hasieran, eta kazetaritza ikasketak amaitu aurretik, informatiboetan eta soinu teknikari bezala ordezkapenak eginez, ondoren.

Irratiko estudio nagusia.

Saioen grabazioak honelako kaseteetan egiten genituen. Fonotekan, ehundaka grabazio altxor usteltzen utzi zituzten espainiar agintariek...

Ohorea izan zen horrelako egitasmoan parte hartzea eta ederrak bertan ezagutu nituen lagunak; Agurtzane, Ainhara, Salda, Joxi, Ixiar, Txuli, Andoni, Ander, Martin, Ainhoa, etab.

BESARKADA HAUNDIA GUZTIONTZAT. ESKERRIK ASKO HORREN PERTSONA EDERRAK IZATEAGATIK.

Egin itxi ondoren, Euskal Herriko hiriburuen jaietan zehar ibili ginen aldarrikapen saioak eginez. Elkartasun handia jaso genuen euskal herritarren aldetik. Eskerrik asko!

Biran aritutako batzuk. Besarkada guztiontzat ;-)

Zoritxarrez, garai hartan egindakoaz ez dago apenas materialik. Saioen grabazio guztiak (kasete formatoan zeuden) konfiskatuak izan ziren eta denborarekin usteltzen utzi ziren...

Etxean ditugun milaka kaseteen artean, garai hartako hainbat grabazio topatu ditugu. Digitalizatzen eta orrira igotzen joango gara pixkanaka. Adi ze horietako batzuk altxor historikoak dira eta :-)

Egin irratia eta egunkaria itxi ondoren adierazpen askatasunaren aldeko kanpaina potentea egin zen.

Egin irratiko pegata.